lunes, 27 de enero de 2014

Gelako liburutegia

Ikasturte hasieran esan genuen bezala ,ikasleek ekarritako liburuekin gehi eskolako batzuekin ere gelako liburutegia osatu dugu . Ikasle guztiek astero liburu bat eramatea gurasoekin irakurtzeko da gure asmoa . Pasa den ostegunean, urtarrilaren 24ean, hasi dira liburuak etxera eramaten . Ostegunero eramango dituzte liburuak etxera eta astelehenetan itzuli behar dituzte gelara . Ekintza hau zuen gustokoa izatea espero dugu .

miércoles, 15 de enero de 2014

Esperimentuen Tailerra -Uraren gaia

ZIENTZIA HEZKUNTZA HAUR HEZKUNTZAN Aurreko ikasturtetan bezala tailerrak egiten ditugu astean behin HHko 3,4 eta 5 urteko ikasleekin . Iaz tailerretako bat esperimentuen tailerra izan zen . Oso arrakastatsua izan zenez aurten mantentzea erabaki genuen . Hemen dituzue tailerrean egindako argazki batzuk,uraren gaiari dagozkionak hain zuzen ere



.